ESZENA

Bilboko udaltegietako tailerrak etxetik jarraitu ahal izango dira

Bilboko Udalako udaltegian ikasturte honetarako antolatu diren tailerretako ikasleek etxetik jarraitu ahal izango dute prestakuntza hartzen.

Makina bat tailerretako (eskultura, olioa, pintura sortzailea, argazkigintza, sormenezko idazketa, autodefentsa feminista, koadernaketa…) ia hiru mila ikaslek eduki horiek hartuko dituzte etxetik.

Prestakuntzarekin jarraitzeko “irakasleak ohiko eskola-orduetan konektatuko dira ikasleen zalantzak argitu eta ariketak egiten jarraitzeko, ikasgelan baleude bezalaxe, eta horretarako, online plataformez baliatuko dira: Meet, Zoom, Discord, Skype edo taldeko Whatsapp, besteak beste. Gainera, kultur tailerren kasuan, irakasleek bideo teorikoak eta praktikoak prestatu eta landuko dituzte, berariaz sortutako webgune batean sartzeko (http://www.talleresculturalesbilbao.com), eta ikasleak erabiltzailearekin eta pasahitzarekin sartu ahal izango dira webgune horretara. Ikasle bakoitzak dagokion irakasleari bidali ahal izango dizkio egindako ariketak, bien artean aldez aurretik ezarritako kanalaren bitartez, ariketak zuzendu eta komentatzeko”.

Bilboko Udalak, modu honetan, ikastaro horietan izena eman duten guztiei prestakuntzarekin jarraitzeko aukera bermatu nahi du, izan ere, kultur tailer horiek garrantzizkoak dira “herritarrak prestatu, entretenitu, interesatu eta dibertitzeko sormen eta kultura-aisialdiaren zatia diren aldetik”.

Bilbao Eszenak prestatutako eszenarako prestakuntza eta sormen-tailerrek ere online jarraituko dute. Irakasle bakoitzak edukia sortu eta PDF formatuan zabalduko du taldekideen artean, eta gero, ikasleekin konektatuko da Zoom eta Whatsapp plataformen bidez.
Sormena etxetik irten gabe indartuko da, taldearen kohesioa sustatzeko, era horretan  testu propioak sortu, koreografiak edo inprobisazioak dituzten bideoak grabatu, eszenografiak, atrezzoa eta jantziak prestatu, edo testuak ikasteko.
Horren ostean, Bilbao Eszenako irakasleek dramaturgia bat sortuko dute, dena normaltasunera itzultzen denerako eta ikasturte amaierako erakustaldiari begira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button