MUSIKA

Zarautzen, Eneritz Furyaken kontzertua

Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) irundarrak gaur berton eskainiko du kontzertua Zarautzeko Arrano tabernan. Hiri horretan hasiko da bihar antzerkirik interesgarriena biltzen duen Kalerki jaialdia, baina hitzordu hori ailegatu baino lehenago, musika proposamena luzatu nahi dizuegu.

Eneritz Furyak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen.
Horren ostean, bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman du, eta bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua aurkeztu du, “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”.

Horrekin batera, Furyak disko horretako Attrezzo kantuaren klipa zabaldu du. Orain, diskoa ere aurkezten ari da zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button