Nontzeberri

“Sorkuntza… askatasunean?” giza liburutegia, Tabakaleran

Giza liburutegiaren saio berezia ondu dute Tabakeleran gaur asteazkena, 18:00etatik aurrera.

Saio honetan  sortzaileek izaten dituzten presioak, jazarpenak, zentsurak, autozentsura, bazterketa, beldurrak, kontraesanak izango dira xede, eta edozein arloko sortzaileek indarkeriak baldintzatutako testuinguruetan sortzeko dituzten baldintzak aztertuko dituzte.

Ekimen berezi horrek elkarbizitzaren inguruko lanketa sustatzea du helburu, eta sorkuntza artistikoaren normalkuntzaren bidean, ekarpenak egitea, “indarkeriak baldintzatzen duen testuinguruen ondorioak pairatu gabe”, argitu dute antolatzaileek.

Horretarako ideologia ezberdinetako giza liburuak baliatuko dira, sorkuntzaren mundutik datozenak eta modu batean edo bestean bere jarduna indarkeria baldintzatutako testuinguruetan egin dutenak. Hala, zinea, musika, literatura, plastika, argazkilaritza, antzerkia edo marrazkilaritza esparruetako sortzaileek hartuko dute parte saioan:  Aizpea Goenaga, Clemente Bernad, Iban Zaldua, Imanol Ubeda, Iñaki Larrimbe, Jose Ibarrola, La Basu (Elena Caballero), Luisa Etxenike eta Veronica Werckmeisterrek, hain zuzen.

Informazio gehiago tabakelra.eu

Exit mobile version