BERTSOTAN

XXI. Bertsolari Gazteen Sariketa

Bihar bertan abiatuko da Igorreko kultur aretoan BBK- sustatzen duen Bertsolari gazteen sariketa hau. Gaur bertan, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen bertsolaritza arduradunak, Jone Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideak, Joserra Bilbaok BBK-tik eta Arkaitz Estiballez bertsolariak aurkeztu dute.

Bizkaiko zazpi eskualdeetako 45 bertsolari inguru arituko dira hainbat saiotan, martxoaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian egingo den finalera heltzeko asmoz.

Talde bakoitzean sei bertsolari egongo dira, eta bertsolari guztiak bi mailatan banatuko dira: 18 urtetik beherakoak eta gainerakoak 19 eta 24 urte bitartekoak.

Esan dugun bezala, bihar bertan abiatuko da Igorren eta geroko saioak, Markina  eta Zallan izango dira, martxoaren 5 eta 6an, hurrenez hurren.

Finalera heltzen direnentzat sari ederrak egongo dira. Bi talde finalisten artean 2000 eurotik gora banatuko dira. Bigarren sarituak 900 etxeratuko ditu eta bizkaierarik egokiena egiten duenak 140 euro ere poltsikoratuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button