ARTEA

Sorkuntza artistikorako prozesuak ikusgai

Bilboko Azkuna Zentroak bertako artista egoiliarren sorkuntza artistikoko prozesuak erakusteko helburuarekin, gaur, ate irekiko jardunaldi bat antolatu du, 17:30etik 21:00era.

Sorkuntza artistikoarekin harreman zuzenagoa mantendu ahalko da modu horretan, eta bertaratzen direnek proiektua zelan prestatzen duten, lankideekin lana zelan banatzen duten eta euren eguneroko lana nolakoa den ikusi ahalko da. “Sortzailea hor egoteak balio gehiago ematen dio espazio publikoari, espazioan esku hartzen duelako, eta programazio hedatua eskaintzeko aukera ematen digulako; helburua ez da ikuskizun bat eskaintzea, baizik eta prozesua, praktika, aurreko eta ondoko egoera, interes publikoaren berme gisa”.

Bertan arituko diren artista batzuk honakoak dituzue: Jaiotz Osa eta Sigrid Stigsdatter Mathiassen dantza garaikideko artista egoiliarrak; Tana Garrido praktika artistikoetako egoiliarra; consonni argitaletxe eta ekoiztetxea;  Oscar Gomez Mata eta Sra. Polaroiska kolektiboa, eta abar.

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko zuzeneko eta erakusketako arteen inguruan, artelanen ekoizpena bultzatzeko eta herritarrengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz.

Horrekin lotuta, gaur berton, Komisario Berriak erakusketaren bigarren edizioaren inaugurazioa izango da.

Jardunaldiaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu