ARTEA

Sorkuntza artistikoko proiektuak, Montehermoson

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak sorkuntza artistikorako deialdia egiten dute. EHUko Arte Ederren Fakultatearen ikaslea izatea ezinbestekoa da.

Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko, gutxienez, lau proiektu eta, gehienez, sei hautatzea, fase aurreratuan edo amaituak daudenak, hain zuzen, 2015eko uztailaren 3tik irailaren 6ra bitartean Montehermoso Kulturunean aurkeztu ahal izateko.

Hautatuko diren proiektuen egileei Montehermoso Kulturuneak 3.600 euro banatuko dizkie. Diru horrekintxe, obraren ekoizpenak sortutako gastuak, egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, eta ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak beteko dira.

Eskaerak emateko epea 2015eko maiatzaren 15ean amaituko da. Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button