BERTSOTAN

Bizkaiko Txapelaren lehen final-aurrea

Datorren domekan, azaroaren 18an, Bizkaiko Txapelaren lehen final-aurrea izango da Basauriko kiroldegian, 17:30ean.

Honetan parte hartuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Arkaitz Estiballes (1977, Galdakao), egungo Bizkaiko txapelduna da. Txapelketa Nagusian hirutan kantatu du eta Santutxuko bertso-eskolako kidea da.
Eneko Abasolok (1976, Iurreta) 2010ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuen eta bertso-eskolako irakaslea da.
Gorka Lazkano (1980, Iurreta), 2008ko Durangaldeko txapelduna eta 2010ko txapeldunordea. 2004ean, 2006an eta 2010ean finalaurrekoetara heldu zen. Iñaki Iturriotz (1983, Igorre), bertsolaritza irakaslea eta 2012ko Arratiako txapelduna.
Oihana Bartra (1984, Bilbo), Bizkaiko txapelketan 2002, 2004, 2006, 2008 eta 2010ean parte hartzailea eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere kantatu zuen, eta Onintza Enbeita (1979, Muxika), Bizkaiko txapelketan lehenengoz 1998an parte hartu zuen, eta azken hiruretan, finalean kantatu du.

Saioko irabazleak ziurtatuta dauka finalerako pasea, eta gainerakoek puntuazioaren arabera edukiko dute aukera.

Informazio osotua www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button