MUSIKA

Sorkunek “Ziklomorphosia” aurkeztuko du Andoainen

Sorkun musikariak Ziklomorphosia diskoa aurkeztuko du bihar Andoaingo Basteron, 21:30etik aurrera. Erritmo beltz itsaskor eta dantzagarriekin jositako hamaika kantu bildu ditu diskoan: soul, funk, jazz, reggae… Sorkunek rock eremutik aldentzeko asmoa agertu eta lortu du, grabazio iradokitzaile honen bidez.

Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria egin du. “Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango  nuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarri hartuko du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu betekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunarekin konparatuta, guztiz ezberdina dena”, azaldu du Jose Joaquin Frocada Forki kazetariak, diskoaren promozio-orrian, eta bete-betean asmatu du.

Hala, grabazioa askotariko estilo beltzen soinu-entsalada exotikoa da: Ziklomorphosia kantuaren funk erritmikoa, Gizon Laztan soul eta hip-hop doinua, Javi Pez musikariaren laguntzaz; Adeitasun handiz abestiaren reggae giroa, edo Txioka pop-doinua, Saderen antzekoa.

Eider Rodriguez idazlea arduratu da hitzez (Sorkunenak eta Harkaitz Canorenak ere badira). Diskoak bitxikeria bat ere gordetzen du: Howlin’ Wolf-en Spoonful blues klasikoaren bertsioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button