ARTEA

Sorginkeria leporatuta

EmPoderArte taldeak  XV. eta XVIII. mendeen artean sorginkeria leporatu zieten 250.000 emakumeri baino gehiagori egindako izugarrikerien inguruan hausnartu nahi izan du Sorginak!- ¡Brujas! titulua daraman erakusketarekin. Donostiako Okendo Kultura Etxean duzue ikusgai apirilaren 17ra bitartean.

EmPoderArte emakume artistetako nazioarteko elkarteak modu horretan ere, milaka emakumeren kontra egindako genozidioa salatu nahi du. Erakusketan  arte plastikoetako  makina bat emakume artista  bildu dira, tartean, Amalfy Fuenmayor, Ana Maria Vacas, Asuncion Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutierrez Meurs, Dana Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldan Rojo, Erica Landfors, Estefania Ocampos, Esther Galarza, Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, Helena Revuelta, Karolina Kinnander, Leire Kareaga, Luz Velasco, …

Sara Beiztegi, Estefania Ocampos eta Pepa Santamaria komisarioek hainbat jarduera paralelo ere ondu dituzte aurreko asteetan. Azken hitzordua aste honetan izango da, martxoak 13, 19:00etan, antolatu den Caza de Brujas 21.0 mahai-inguruarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button