LITERATURA

Sorgin ehiza ardatz bihar Hondarribin

Silvia Federiciren ‘Caliban eta sorgina’ (Elkar, 2017) liburuaren gaineko solasaldia antolatu du Hondarribiko  Blagan euskara elkarteak bihar osteguna 20, 19:30etan.

Bertan parte hartuko dute  Idurre Eskisabel  kazetari eta antropologoak eta Eider Rodriguez idazleek, Ilargi Bendoetxeak dinamizatuta.

Erdi Arotik gaur arteko garapen kapitalistaren genealogia bat egiten du Federicik, bide horretan, sorginkeriz  egotzitako milaka emakumeren gorputzak xede hartuz. Kapitalismoa abian jartzeko XVI. eta XVII. mendeetako Europako eta “Mundu Berriaren kolonizazioko sorgin-ehizek” bete zuten rolaz ari da.

“Deabruaren aurka borroka egitearen izenean, harreman kapitalisten aurrerabidearekin bat ez zetozen subjektu eta praktiken mundua suntsitu zuten. Soldatapeko proletariotza osatzeko, lurrak itxi behar zituztelako; eta ezinbestekoa zutelako erreprodukzio lana debaluatzea, emakumeen gorputza eta erreprodukzio gaitasuna lan indarra ekoizteko makina bihurtzea. Merkatuaren agintaritza nagusi den honetan ere, emakumeak ari dira garestien ordaintzen. Emakumeen gorputza kontrolatzeko ahalegina urratsak egiten ari da etengabe. Sorgin-ehizak ez dira iraganeko kontua”, esan du bere adierazpenetan Federicik. Beraz, libururako hitzaurrean berak esaten duen bezala, sorgin ehiza ez da iraganeko kontua, sorgin ehizak aurrera darrai”.

‘Caliban and the Witch: Women, the Body and Primitive Accumulation’ izenburu origianala duen argitalpena, Eskafandra bildumakoa da , feminismoaren azken hiru mendeetako hainbat lan giltzarri euskaratzea helburu duena, eta horrekin, pentsamendu feministaren eremuan euskarak duen hutsunea betetzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button