MUSIKA

“Sopela Kosta Fest-19” jaialdiak ehunka ekintza bilduko ditu

Sopela Kosta Fest-19 Jaialdia irailaren 19tik 22ra egingo da, eta makina bat jarduera eta kontzertu  eskainiko ditu erabat doan.

Musikari dagokionean, Hesian taldea eta El Canijo de Jerez artista izango dira Sopela Kosta Fest jaialdiaren seigarren ekitaldiko kartel-buruak. Hesian talde nafarrak ostiral horretan hurbilduko diren guztiei Hasiera bere azken diskoko abestiak eskainiko dizkie.  Egun horretan ere, Mississippi Queen and the Wet Dogs, Natali,  Nerabe eta Tachenko taldeak arituko dira.

Larunbatean, irailaren 21ean, El Canijo de Jerez izango da kartel-burua, hau da, 12 urtez Los Delinqüentes flamenko-pop taldearen buru izan den Marcos del Ojo Barrosoren beste pertsonaia. Alex Diez, Cooper, Nøgen donostiarrak, Larry Bird laukotea, eta Lukiek taldea arituko dira bigarren egun horretan ere.

Ohikoa den bezala, Sopela Kosta Festen naturarekin eta surfaren, bodyboardaren, kayak-surfaren edo skatearen kulturarekin zerikusia duten ehunka jarduera eskainiko dira, eta denak musu-truk. Horrez gain, euskal zirkuituko hainbat lehiaketa esanguratsu egingo dira, eta tartean makina bat film pantailaratuko dituzte.
Euskal kostaldeko surfaren historiari buruzko argazkien erakusketa bat ere zabalduko da. Aitzindarien irudiak, olatu onenak, olatu handietako surfa, euskal surfaren artea,….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button