IKUS-ENTZUN

Sokuroven Faust, “Distopiaren amaiera” zikloan

Alexandr Sokurov zuzendari errusiarraren Faust (Errusia, 2011) filma proiektatuko da maiatzaren 23an 19:00etan Bilbaoarte zentroan, Distopiaren amaiera izeneko zikloaren barruan.

Alemaniako kondaira klasikoaren protagonista den Faustori buruzko pelikula da: “XIX. mendean girotua. Faustoren legenda alemaniarrean oinarritzen da, legendak dio jakintsu batek deabruarekin itun bat sinatzen duela. Horrez gain, Goethe eta Thomas Mannek egindako legenda horren moldaketa literarioetan ere oinarritzen da”.

Distopiaren amaiera izeneko zikloa hil honetako lehendabiziko ostegunean hasi zen Andrei Zvyagintsev zinegilearen The Return filmarekin, eta ostegunero film bat proiektatuko da. Maiatzaren 30ean azken filma ikusi ahalko da: Andrey Tarkovskyren Offret.

Egitarauaren antolatzaileen arabera, “ziklo honek gaur egungo bost zinemagile suntsitzaile eta zorrotzenetarikoak biltzen ditu. Andrei Tarvkovski, Alexander Sokurov, Béla Tarr, Lars von Trier eta Andrei Zvyagintsev ziklo batean batzeak, luxu bitxi bat da, eta izanaren barrean bidaia latz eta ahaztezin bat egitera behartzen gaituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button