Nontzeberri

“Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan” erakusketa, Eibarren ikusgai

Soka, Euskal Dantzaren Urratsetan erakusketa Eibarren izango da abenduaren 15era arte, Dantzan Biharrian-en egoitzan. Soka, Euskal dantzaren urratsetan erakusketa Ipar Euskal Herriko EKE-Euskal Kultur Erakundeak, Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostia 2016 Fundazioaren laguntzarekin, ekoiztutako erakusketa da.

Erakusketa multimedia honek begirada zabala eta sakona eskaintzen dio euskal dantzari. Lau hizkuntzatan aurkezten da (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa), eta 400 argazkitik gora biltzen ditu; Euskadiko Filmategiko altxor batzuk ikusi ahal dira, esaterako, Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran harrapatutako bost argazki, bai eta New Yorkeko International Center of Photography zentroak utzitako balio handiko dokumentu eta beste artxibo arraro batzuk ere. Aberastasun guztia jendearen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak ere erabili dira.

Erakusketak ibilbide luzea egin du orain arte, eta Biarritzen, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Maulen, Baionan, Zarautzen, Getxon, Bordelen eta Pauen izan da, besteak beste. Eibarren, abenduaren 15era egongo da zabalik asteko egun guztietan.

Exit mobile version