MUSIKA

Soinuen eta bertsoen ornitorrinkoa Artelekun

OrnitorrinkusOrnitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena. Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren.

Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu. Ornotirrinkus honako kide hauek osatzen dute: Maialen Lujanbio, ahotsa, hitzak; Judith Montero, saxofoiak; Xabier Erkizia, elektronika, zaratak, bestelako soinuak; Ibai Gogortza, argiztapen teknikaria, eta Iñigo Telletxea, soinu teknikaria.

Honela jasotzen da egitasmoaren webgunean: "Diskoko soinu pieza bakoitza Ornitorrinkusen ibilbidean emandako pauso berri bat bezala uler daiteke, etapa berri bat, oraindik nora garamatzan ez dakigun bidean. Soinuz idatzitako nota koaderno moduko bat da Ornitorrinkus disko-liburuxka, objektu definigaitza bera ere, definizioz eta izatez".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button