MUSIKA

Bertoko Soinu Tresnen Elkarteak “Jota`N´Rec” diskoa aurkeztuko du Bilbon

 

Zamudioko Bertoko Soinu Tresnen Elkartearen Jota`N´Rec izenburuko diskoa aurkeztuko du Bilbon, bihar, hilak 12, Bilboko Kalderapeko gunean, 12:30ean. Ekitaldi horretan, diskoaren making off-a aurkeztuko dute. Gero, 15:00etan, bazkaria egingo dute Kafe Antzokian, bai eta diskoa aurkeztu ere.

Diskoan, melodia tradizionalekin ondutako zortzi pieza bildu dituzte, eskolako ikasleek grabatuak: txalaparta, alboka, trikitixa, pandero, euskal kantua eta dultzaina.

Balea Musika Ideiak estudioetan grabatu dute, Asier Ercilla teknikariaren gidaritzapean, eta Igon Olaguenaga musikari eta irakasleak musika-ekoizpenaz arduratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button