ARTEA

Soinudun hirietan zehar

Naiel Ibarrolaren erakusketa bikaina, Tránsito-Ciudad Sonora, urtarrilaren 16ra arte ikusi ahalko da Bilboko Aritza galerian.

Bere sorkuntza plastikoak harreman estua izan du beti musika eta bidaiekin. Duela urte batzuk, London School of Arts delakoak Naiel aukeratu zuen ilustrazio master bat egiteko. Bere ikasketak burutzen ari zen bitartean, bertan programatzen ziren kontzertuetarako kartel ilustratuak egiten hasi zen. Modu horretan sortu zen irudiaren bidez musikaz hitz egiteko aukera, eta hein berean, soinudun sentsazioak erretratuekin uztartzeko, eta testura kromatikoak eta ikusizko narrazioak batzeko ere.

Musika ordezkatzen dituen testurak sortzeko, egileak egindako bidaietatik ateratako lehen planoko argazkiak erabiltzen ditu. Edozein hiri, edozein txoko, horma, zoru, herri eta abarren atzean argazkitan har daitekeen musika dago.
Hortaz, musika irudietan entzun daiteke, eta errealitateak iradokitzen duen musikaren bidez ere begiratu ahal da. Eta egile honen aburuz, hiri guztiek dute soinu bat.

Erakusketa honetan (soinu banda propioa duena) hainbat hiritan egindako trantsituaz mintzatu nahi izan du egileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button