LITERATURA

Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz paisaien inguruan arituko dira

Narratibaren, saiakeraren eta poesiaren esparruetan ibilbide luzea egin duten Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz idazleak Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi den Eztabaidak Literaturarekin programan parte hartuko dute bihar, apirilak 24, 19:30ean. Idazlan baten barruan paisaiaren narrazioak duen garrantziaz arituko dira Kike Martín kazetariaren laguntzarekin.

Hainbat gai landuko dituzte, hala nola, paisaia pertsonaia izatera hel daitekeen, oroimenarekin lotutako paisaiaren irudikapena nostalgiazko ariketa den, paisaia galduak literatura egiteko hoberenak diren edo literaturan paisaia bat asma daitekeen, egilea bertan inoiz egon ez bada ere, irakurlearentzat erreala eta bizia izanik.

Julio Llamazaresek (Vegamián, León, 1955) abokatu ikasketak egin zituen, baina kazetaritzan dihardu aspalditik. 1983an Luna de lobos, bere estreinako nobela idatzi zuen, eta 1988an La lluvia amarilla lana argitaratu. Bi liburoak Literatur Sari Nazionaleko finalista izan ziren, Narratiba atalean.

Miguel Sanchez Ostiz (Iruñea, 1950) ere abokatua da. Halere, kazetaritza lan asko egin ditu. Hala, Egin edo El Correo egunkarietan hasi zen lanean, eta gero ABC-n edo El País-en. Literatur kritika ere landu zuen. Narratiba, poesia eta saiakera jorratu ditu, eta hainbat sari lortu ditu, Gaztelaniazko Narratibaren Kritikaren Saria (1998), Euskadi Literatura Saria (1990) eta Euskadi Literatura Saria, saiakera alorrean, 2010ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button