IKUS-ENTZUN

Bartzelonako 2014ko Zinemaldia hil honetan

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemaren laginak aurkeztuko ditu otsailaren 13tik 22ra bere zinemaldiaren barruan, eta urtero legez, film luze zein laburrek eta fikzioak eta dokumentalek osatuko dute zikloa. Saio guztiak Girona zinematan egingo dira.

Euskal zinemaren erakustaldi honek honako filmak pantailaratuko ditu aurtengo edizioan: Gernika bajo las bombas, otsailaren 13an, 21:30ean; A la vizcaína eta Sormenaren bide ezkutuak  film laburrak, otsailaren 14an, 21:00etan, eta ondoren, Kimuak programako film laburrak, 23:15etan; Umezurtzak / Los huérfanos, otsailaren 15ean, 22:00etan; El precio de la libertad, otsailaren 16an, 22:00etan; Izenik gabe, 200×133, otsailaren 17an, 21:00etan; Violet, otsailaren 18an, 21:00etan; El método Arrieta, otsailaren 19an, 21:00etan; Euskara Jendea, otsailaren 20an, 21:00etan; Encierro, otsailaren 21ean, 21:00etan; eta Asier ETA biok, otsailaren 22an, 22:00etan.

Informazio gehiago, Zinemaldiaren webgunean eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button