MUSIKA

Soinua eta irudia uztarturik

Iraileko lehen asteazkenean (bihar, hilak 4), musika eta irudia uztartzen dituzten bi saio berezi antolatu dira Irungo Lakaxita Gaztetxean.

Paxkal Irigoyen musikariak Gure Sor Lekua (1956) euskarazko lehen filmari jarriko dio soinua: “Garai baten lekuko den dokumentalari soinu banda sortzerat dator Paxkal Irigoyen, irudiak ixiltasunetik ateratzerat”.

Eta beste aldetik, musikan eta ikus-entzunezkoen arloan diharduen Peru Galbetek urak eraldatutako irudietatik abiatuz eraikiko du bere Uraren Oldea kontzertu musikal-bisuala. “Uholde batek harrapatutako familiako diapositiba zaharrak berreskuratu eta oinarritzat hartu ditu Peru Galbetek sentikari hau sortzeko”.

Bihar, irailak 4, 20:00etatik aurrera, soinua eta irudia uztarturik, Irunen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button