BESTELAKOAK

Soinu-sorkuntzako eta Inprobisaziozko topaketak, Azkuna Zentroan

Martxoaren 2tik 4ra Soinu-sorkuntzako eta Inprobisaziozko topaketak egingo dira beste behin. Saioak Miguel A. Garcíak gidatuko ditu Enrike Hurtadoren eta Oier Iruretagoienaren laguntzaz, eta azken egunean jendaurreko saioa izango da.

Betiko legez, ariketa praktikoak egingo dituzte taldeka, denbora errealean. “Inprobisazio askea erabiliko dugu, ez helburu gisa ezinbestez; eta funtsezko garrantzia emango diogu entzuteari eta horren bidez egindako hausnarketari. Laborategi honen bidez, kontzientzia piztu nahi dugu soinuak entzuteko, musika ‘normalaren’ bideetatik kanpo sormena garatzeko. Horrez gain, soinu-sorkuntzako oinarrizko alderdiez hausnarketa egin nahi dugu (isiltasuna-soinua-denbora), eta hainbat aukera eman nahi ditugu soinua lantzeko, hizkuntza estandarizatuaren aginduetatik harantz doan pertzepzio-kontzientzia lortu nahian. Oraingoan, inprobisazio hutsa lantzeaz gain, mapa (partitura) bat ere erabiliko dugu, pieza bat jendaurrean aurkezteko xedez”.

Topaketetan parte hartzeko, tresna edo zerbait eraman behar da jotzeko, eta anplifikadorea ere bai.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button