BESTELAKOAK

Soinu esperimentazioari buruzko tailerrak eta kontzertua Artelekun

Audiolab elkarteak soinu esperimentazioari loturiko jardunaldiak atondu ditu Artelekun udaro egin ohi duen moduan. Hala, tailerretan parte hartzeko aukeraz gain, kontzertua ere izango da hilaren 19an. Emanaldian Erin Sexton eta Alexander Wilson arituko dira Loty Negarti soinu-artista euskaldunarekin batera.

Hiru tailer atondu ditu orotara Audiolabek. Gaur bertan, Bideogintzarako soinu banden ekoizpena izeneko tailerra hasi dute. Ikastaroak ostiralera bitartean iraungo du eta Alberto Castro zuzentzen ari du. Castrok zuzeneko, estudioko, zinema nahiz bideoko soinu teknikari lanean ibilbide luzea osatu du.

Uztailaren 26tik 29ra, berriz, Stereophonic zoom izeneko tailerra egingo dute. Soinuaren irudi estereofonikora hurbiltzea eta honen azterketa ariketa bat burutzea proposatzen du lantegiak. Ikastaroa Michael Williamsek emango du. BBC katearen Londresko telebista estudioetan abiatu zuen bere ibilbide profesionala 1980an, soinu ingeniaritza eta soinua grabatzeko tekniken irakasle free-lance modura hasi zen lanean.

Hirugarren tailerra abuztuaren 1etik 5era egingo dute eta Alberto Costa Monteirok emango du. Ikastaro horretan soinu inprobisazioa jorratuko dute Soinu inprobisazioa: hemen eta orainerako estrategiak izenburupean.

Azkenik, gogoratu hilaren 19an kontzertuaz gozatzeko parada ere izango dela Erin Sexton, Alexander Wilson eta Loty Negarti soinu-artisten eskutik.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button