MUSIKA

“Soinu Berriak” lehiaketaren II. edizioa

Bilboko BBK Aretoak musika arloan lehen urratsak ematen ari diren gazteei laguntza eskaini nahi die, eta horretarako, BBK Soinu Berriak musika-taldeentzako lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarri du. Taldeen originaltasuna, nortasuna, potentziala, talentua eta karisma sarituko dira.

Lehiaketa honetan Bizkaian erroldatutako artistek parte hartu dezakete eta parte-hartzaileek ez dute kontratu diskografikorik indarrean eduki behar. Lehiaketan musika-genero guztiak (rock-a, pop-a, soul-a, R&B-a, hip hop-a, trap-a, elektronika, surf-a, garajea, folka, metala…) onartuko dira.
Talderik onenek BBK Live jaialdiaren 2020ko edizioan emanaldia eskaini ahal izango dute, estudioan grabatutako 4 abestiko EP delako diskoa eta bideoklipa egitea lortzeko aukerarekin batera. Gainera, “musika-industriari, egile-eskubideei eta musika-proiektuen sustapenari buruzko ezagutza handitzeko eta horren inguruko aholkularitza jasotzeko programa batean parte hartuko dute”.

BBK Soinu Berriak lehiaketan parte hartzeko eskabidea bete behar da, eta gero soinuberriak@bbk.eus helbide elektronikora bidaliko da. Epea apirilaren 10ean amaituko da.

Epaimahaikideek 12 artista edo musika-talde hautatuko dituzte, eta apirilaren 25ean, maiatzaren 9an eta 23an, eta ekainaren 13an, BBK Salan kontzertua egingo dute. Finala ekainaren 26an izango da.

Datu guztiak: BBK 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button