IKUS-ENTZUN

“Los Modlin” ikus-entzunezkoaren historia harrigarria

Paco Gómez argazkilariak Los Modlin aurkeztuko du Artiumen, ekainaren 13an, osteguna, 19:30ean, Pantaila Garaikidea ekimenaren barruan.
Ikus-entzunezko edo dokumental honetan egilea zakarretan aurkitutako argazki eta dokumentuetatik abiatu zen amerikar familia horren bizitza berregin arte. Harrigarria da oso!!!

2003ko ekaineko egun batez, Paco Gómez argazkilariak Madrilgo Pez kaleko zaborra edukiontzi batean Modlin familiaren bizitza osoaren ehunka argazki eta dokumentu topatu zituen.

“Hil berriak ziren, eta beren bizitza oinezkoen aurrean zegoen ikusgai, erabat lotsagarri”, dio Gómezek. Jakin-minak bultzaturik, iparramerikako familia horren inguruan ikertzen hasi zen: Elmerrek bazuen nolabaiteko ospea taldeko aktore gisa; Gómezek zenbait pelikulatan ikusi du bere aurpegia, esate baterako, Roman Polanskyren La semilla del diablo-n edota Roberto Bodegas-en Los nuevos españoles-en. Margaret joera surrealistako lanak egiten zituen margolaria zen eta bien semea, Nelson, aktore eta modeloa, Jaime Chávarriren El río de oro pelikulan agertu zen, besteak beste. Hirurak hil ondoren, beren gauza guztiak etxetik atera eta zakarretara bota zituzten.

Hamar urteko lana eskaini dion proiektu honetan, Paco Gómezek familia horren historia berreraiki du, haiek beren buruari egiten zioten argazki ugarien bidez.

Ikusgarria izango da oso. Gogoratu, bihar, Artium museoan, 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button