MUSIKA

“Soinu Bandak ezagutzen” ikastaroa jasoko du Bilboko Campos Antzokiak

Joseba Beristain konpositoreak soinu bandei  buruzko ikastaroa eskainiko du Bilboko Campos Antzokian. 20 orduko ikastaroa gaur berton hasiko da eta ostiralera bitarte garatuko da Campos Eliseos Antzokian.

Soinu Bandak ezagutzen izenburupean, ikus-entzunezko eta zinema ekoizle, muntatzaile edota gidoigile profesionalei zuzendutako ikastaroa bada ere, soinu bandaren narratiban sakondu nahi duen afizionatu ororentzat ere zabalik dago parte hartzea.

Ikastaroak nagusiki lau helburu pedagogiko jasotzen ditu: ikus-entzunezko lan batean musikaren garrantzia azpimarratzea, musika narrazio eta adierazpen tresna ezberdinen ulermena eta uztarketa, ikus-entzunezko gidoien  azterketa, eta  ikus-entzunezko obra baten musikagintza-dimentsioaren gogoeta kudeaketaren ikuspuntutik.

Horren ardura, Joseba Beristain lehen mailako musikagile gipuzkoarrak izango du. Besteak beste, Elcano eta Magallanes, lehen mundu bira filmaren soinu bandaren konpositorea da, Donostiako 67. Zinemaldian aurkeztu zen  luzemetraia. Film horren grabaketa lanetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia izan zituen bidelagun. Gainera, publizitatean, promozio bideogintzan, laburmetraia eta hainbat dokumentaletan ere,  eskarmentu handia du Beristainek eta  EiTBko Euskadi Irratian, soinu banden aditu gisara ohiko kolaboratzailea da. Mondragon Unibertsitatean irakasle da, soinu banda arloko ikasgaian.

Ikastaroan izena emateko interesa duzuenok, oraindik aukera duzue. Horretarako,  SGAE Fundazioaren webguneko fitxa bete beharko da.

Informazio osoa duzue sgae.es wbgune horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button