ARTEA

Artista garaikideren esperientzia eta sormen-proiektuak gertutik ezagutzeko

Tetrapack proiektuak, Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketaren irabazleek egindako lana lurraldeko testuinguru artistikora hurbiltzea du xede. Erakusketa kolektibo horrek artista gazteen lana ikusgarri egiteko aukera ematen du, esparru profesionaletan eta, zehazkiago, Gasteizko tokiko sektore artistikoaren baitan. Hortaz, hiriko gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzea bilatzen du.

Horren inguruan, otsaileko igandeetan, hitzaldi ziklo bat antolatu da lau artista garaikideren esperientzia eta sormen-proiektuak gertutik ezagutu ahal izateko. Artista horiekin egingo diren topaketak Amarika aretoan izango dira, eguerdiko 12:00etan, eta sarrera doakoa izango da tokia bete arte.

Igande honetan, hilak 5, Nagore Legarreta hurbilduko da, Jakin-mina eragile gisa izeneko hitzaldia eskaintzera, “garatutako proiektuez, prozesuaz, zoriaz eta hartutako erabakiez”. Hurrengo asteetan sektorean lanean dabiltzan beste hiru profesionalen ikuspegiak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Hala, otsailaren 12an, Maider Jimenez eta Laura Carrascosa Velak batera eskainiko dute Artista bisuala, zertaz bizi da? hitzaldia. Eta azken zita otsailaren 19an etorriko da Jon Cazenaveren eskutik, Akatsa eta denbora geldoa izeneko hitzaldiarekin.

Beste aldetik, hurrengo Tetrapack erakusketa 2023ko udaberrian izango da, Amarica aretoan. Bertan, Oskar Golpe Manuel, Ainhoa Garcia de Cortazar, Rafael Hernandez Jimenez eta Lucia Jayo Altamiranoren sormen prozesuak egongo dira ikusgai. Sara Berasaluce Duque komisario laguntzaile izango da eta tutoretza eskaintzen ibiliko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button