MUSIKA

Smooth Beans taldeak Donosti Reggae City jaialdian joko du

Santander hiriko Smooth Beans bandak Donosti Reggae City jaialdiaren lehenengo edizioan joko du, zeina bihar egingo den Dabadaba aretoan, 21:30etik aurrera.

Kantabriako taldeak rocksteady eta early reggae estiloak jorratzen ditu. Oraintsu, gainera, taldekide berri bat gehitu dute, emakumezko ahotsa. Taldea 2008an eratu zen, eta bi urte geroago lehenengo diskoa argitaratu zuen, Cantabria’s Finest (Liquidator Music, 2010). Handik urtebetera iraupen luzeko estreinako diskoa plazaratu zuen, At Low Fyah! (Liquidator Music, 2011). Harrezkeroztik, bost disko gehiago grabatu dituzte, azkena duela bi urte, Paren El Tren (Liquidator Music 2016) singlea. Ska, rocksteady eta Reggae zale amorratuak dira musikariok, eta taldea eratu zenetik 100 kontzertu inguru egin dituzte. Europan ere izan dira haien erritmo tropikalak zabaltzen, tartean, Frantzia, Alemania, Polonia eta Belgika. Taldeak hamar urteko ibilbidea bete berri du.

Kontzertuaren ostean, estilo horietan adituak diren DJk izango dira: Sevillako Jose Kmas Selector, Donostiako Ritxi Skatalite eta Baionako Roberto Tortuga. Disko-jartzaileok Eiger tabernan ere izango dira larunbatean, 23:00etatik 3:00etara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button