BESTELAKOAK

“Arrigazte” argazki lehiaketaren IX. edizioa abian

Abian da dagoeneko Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak antolatu ohi duen Arrigazte argazki lehiaketa. Aurten bederatzigarren edizioa egingo da, eta gaia, berriz ere, gazteak munduan izango da. Lehiaketan 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, eta argazkiak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Internet bidez.

lehiaketaren xedea da gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusgai jartzea, eta, hortaz, udako oporrak erabili ahal dituzte, bai bidaietako bizipenez gozatzeko, bai grafikoki bizipen horiek betikotzeko. Iaz bezala, aurten ere, soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango dira lanak..

Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) egongo dira eskuragarri. Gainera, udalaren webgunean ere egongo dira ikusgai. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button