IKUS-ENTZUN

Siriak bizi duen gatazkaren zailtasunaz

Elorrioko Udalak  Hileko dokumentala saioa antolatu du bihar, azaroaren 14an, 19:30ean, bertako Iturri Kultur Etxean.

Of fathers and sons (Talal Derki, 2017) izeneko filma aukeratu da abagune honetarako. Bi umeren egunerokoan oinarri hartuta, Siriak egun bizi duen gatazkaren zailtasuna eta zorigaitza ulertzeko bidea emango du filmak.

 “Return to Homs-en zuzendaria herrira bueltatzen da Abu Osamaren familiartean bi urtez bizi izatera. Abu Osama Siriako Al-Qaedaren adarra den Al-Nusra taldearen kidea da. Horren etxean semeak txikitatik Yihad-en soldadu izateko entrenatzen dituzte eta horren lekuko izango da zuzendaria. Osama eta Ayman semeek aita gurtu eta miresten dute eta haren hitzak betetzen baina Osamak Yihad-erantza hartzen duen bitartean, Aymanek nahiago du eskolara itzuli… Aita, baina, lehergailu eta mina kontuetan aditua izan arren, aita maitagarria ere bada”.

Film honek Sundancen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen. Horretaz gain, beste sari asko ere hartu ditu Zelanda Berrian, DocsBarcelona-n, DocumentaMadrid-en, SWR Doku Festival-en, Sheffield Documentary Fest-en edota Sarasota Film Fest-en.

Talal Derki zuzendaria Damaskon jaio zen eta Berlinen bizi da 2014 geroztik. Bere film labur zein luzeak mundu osoko jaialdi askotan izan dira sarituak. Return to Homs (DocsBarcelona 2014) dokumentalak jaialdian Filme Onenaren Saria eskuratu zuen eta baita 2014an Sundancen Epaimahaiaren Sari Nagusia ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button