LITERATURA

“Sirena-hotsak”, Xabier Etxaniz Rojoren azken lana

Atzo, Donostiako Udal Liburutegiko Duke de Mandas aretoan, Xabier Etxaniz Rojoren bosgarren ipuin liburua den Sirena-hotsak (Erein) aurkeztu zen. Lau kontakizunek osatzen dute liburua, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu baten inguruan.

Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.

Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara.

Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.

Hiru adiskide. Gaztetan Maiatz taldea osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.


Xabier Etxaniz Rojok (Trintxerpe 1971) ipuingintza jorratu du gehien. Lau ipuin bilduma argitaratu ditu: Begiak itxi eta kitto (Elkar), Hamar manamenduak (Erein), Nork bere ozeanoa (Erein) eta  Txatartegirako ipuinak (2010).

Gure posta-zerrendan izena eman dutenen artean, lan honen ale bi zozketatuko ditugu asteon. Animo!

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button