BERTSOTAN

“Gipuzkoa Bertsotan”, Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa udazkenean izango da eta sailkapen fasea definitzeko, Gipuzkoa Bertsotan egituratu da.

Hortaz, hilabeteko epean, 24 saio izango dira Gipuzkoan. Antolaketan hamaika lagun, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, 4 idazkari eta 74 bertsolari izango dira, Gipuzkoa bertsotan jarriko dutenak.

Bertsolariek bina saiotan kantatuko dute, batean goizez, bestean arratsaldez, eta saio bietako puntuen batuketek esango dute zein 30 bertsolarik lortuko duten irailaren 20an abiatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Bertan, dagoeneko sailkatuta dauden beste 13 bertsolari izango dituzte zain.

Lehenengo zita, maiatzaren 9an izango da Astigarragan, 11:30ean eta 17:30ean. Hurrengo egunean, Oiartzun eta Idiazabalen egongo dira norgehiagokak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button