MUSIKA

Sin Mala Intención taldearen proposamen pop-rock zalea

Sin Mala Intención pop-rock talde gipuzkoarrak Esas cosas izenburuko estreinako lan plazaratu du. Gorka L.P. musikariak zuzendutako egitasmoa da, eta talde-buruak berak iragarri duenez, pop-rock doinuak jotzen ditu, eta hitzetan Fito, Joaquín Sabina edo Andrés Calamaro musikarien eraginak nabaritzen dira.

Gorka L.P musikariarekin batera, Jon Aira (gitarra), Maria Soriazu (baxua) eta Bjorn Mendizabal (bateria) aritzen dira Sin Mala Intención taldean.

Diskoa Sonola Studio izeneko estudioan grabatu du, Beñat Igerabide teknikariaren gidaritzapean. Masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da. Fredi Peláez musikariak, bestalde, teklatuak sartu ditu.

Esas cosas Sin Mala Intención egitasmoaren lehenengo ahalegina bada ere, diskoak soinu “heldua” erakusten du. Gorka L.P. musikariaren aburuz, ondoan dituen musikarien ekarpenagatik da. “Eskarmentu handiko musikariak dira, eta konponketa eta ñabardura zoragarriak ekarri dizkiote diskoari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button