ESZENA

“Txotxongiloak Gasteizen” jaialdia, asteburu honetan

Ostiralean, ekainak 24, Txotxongiloak Gasteizen programaren 14. edizioa hasiko da, eta betiko lez, txikienen gozagarri izango da parte hartuko duten hamaika konpainien lan bikainengatik.

Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko hainbat talde etorriko da Arabako hirira tradizio handikoa den jaialdian parte hartzera. Bertan programatu diren lanek askotariko antzerki estilo eta teknikak erakustea dute xede, eskainiko diren 17 emanaldiren bidez.

Txotxongiloak Gasteizen programako saioak, uztail eta abuztuko igandeetan izango dira Hirigune Historikoko eta oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan.
Emanaldien gain erakusketa bat ere antolatu da: Fantasiazko liburuen liburutegia izenekoa.

Jakin nahi baduzue zer, noiz eta non, hona hemen egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button