ARTEA

Silvia Grav artistaren argazki onirikoak Belaza Gallery-n

Silvia Grav artista euskaldunak Los primeros dos últimos años izenburuko erakusketa inauguratuko du gaur, Bilboko Beleza Gallery-n, 20:00etatik aurrera. Silvia artista autodidakta da, eta bere jardunean argazkiak tratatzen ditu, bere burua ikertzeko eta eszenario eta errealitate berria sortzeko.

Beleza Gallery-ren arabera, argazkiak editatzeko programak maisuki erabiltzen ditu Silviak, ariketa mimetikoetatik urrunduz eta fantasiaren, ametsaren edo memoriaren esparruan murgilduz. Atmosfera surrealista bat ere antzematen da.

Bilbon inauguratuko den erakusketak bere obra laburbiltzen du, orain arte burututako argazki-serie guztiek jositako ibilbidea erakutsiz: “Bere gaiak eta bere harremana kolorearekin eta zuri-beltzarekin , finean, bere buruarekin eta bere inguruarekin dituen harremanak dira”.

Irudietan zuri-beltza nagusitzen d., estetika monokromoa. Kolore-aukeraketa horren harira, ondokoa azaldu zu artista gazteak: “Seguruenik azalpen arrazional bat dauka, baina ez dakit zein. Dakidan gauza bakarra da niretzat hori dela edertasuna”.

Silviak obrak zinetik, musikatik, maitasunetik eta bere absentziatik, eta liburuetatik edaten du. Irudimena tresna zoragarria dela iruditzen zaio: askatasunera gerturatzeko modurik errazena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button