MUSIKA

Sidonie, La Casa Azul, Novedades Carminha eta Willis Drummond, Maz Basauri jaialdian

Basauriko MAZ jaialdia bi asteburutan egingo da, apirilaren 27an eta 28an eta maiatzaren 4an eta 5ean. Bada, antolatzaileek dagoeneko iragarri dute zein talde eta artistek parte hartuko duten aurtengo edizioan, zazpigarrenean, hain justu.

Sidonie, La Casa Azul, Novedades Carminha eta Willis Drummond nabarmendu dituzte antolatzaileek, baina baita Rufus T. Firefly, Biznaga, Vulk o Chico y Chica ere, besteak beste.

Hauexek dira datak: apirilaren 27an, Sidonie eta Rufus T. Firefly eta 28an, Willis Drummond, Biznaga eta Los Cosméticos, eta maiatzaren 4an, La Casa Azul eta Chico Y Chica eta 5ean, Novedades Carminha, Vulk eta Cecilia Payne.

Kalean ere izango dira doako kontzertuak, tartean, TOC, Kiñubak eta Noga. Txikientzako filmak ere izango dira, Txiki MAZ eta film musikalei buruzko zikloa ere, Zine MAZ.

Informazio gehiago: mazbasauri.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button