MUSIKA

Siberia Rock jaialdia egingo da asteburuan Gasteizen

Gasteizko Falerina Lorategian Euskal Herriko hainbat rock talderen doinuak entzungo dira irailaren 5ean, 6an eta 7an Siberia Rock jaialdairen barruan. Ekimen rock zalea Jimmy Jazz aretoak eta Gasteizko Udalak ondu dute.

Hala, ostegunean, irailak 5, rock musikaren jatorriaren inguruko hitzaldia eta emanaldia izango da. Egun horretan, gainera, Sideburn Mark´s gizon orkestrak joko du.

Ostiralean, irailak 6, The Bröntes indie rock taldeak eta Dead Bronco banda bizkaitar country zaleak joko dute. Bi horiekin batera Carniceros del Norte, Los Fontanel, Jefe Chirpa eta She Sophi arituko dira.

Amaitzeko, irailaren 7an, Gasteizko hiru talde ezagunek joko dute: Sumision City Blues (country-rock); The Allnighters (soul) eta Arenna (psikodelia). Larunbateko kartela Nukore, DaddyS Funclub eta Wild Smoke banden kontzertuekin osatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button