MUSIKA

“Shot!” estudioari laguntzeko kontzertua egingo da igandean

1994az geroztik, hainbat artista pasatu diraArrasateko Shot! estudiotik haien lanak grabatzeko. Iñaki Bengoa da instalazio horren burua eta egun, Anita Parker taldean aritzen da. Maiatzaren 11n, baina, Shot! estudioa erabat erre zen, zeharo kiskali.

Hala, eta estudioaren eraberritze lanei laguntzeko asmoz, kontzertua egingo da igandean, Arrasateko Amaia Antzokian, 19:00etatik aurrera.

Hauexek parte hartuko dute ekimen musikal eta solidario horretan: Pablo Novo & Keu Agirretxea; Ruper Ordorika; Petti eta Barrenan Semiak; Ines Osinaga; Zea Mays taldeko Aiora eta Piti; eta Untza taldea.

Informazio gehiago, Badok.info atarian duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button