ESZENA

“Sharing home”, “Mukuki” eta “Sareak” ikuskizunak, Dantza Zirkuituaren eskutik

Hiru proposamenekin, hiru herri bisitatuko ditu asteburuan XV. Dantza Zirkuituak.

Sharing home da lehen proposamena, Denis Santacana konpainiak Elorrioko Arriola Antzokiko agertokira eramango duen dantza koreografia. Hitzordua, abenduaren 13an,ostiralean, 20:30ean izango da.

Sharing Home  ikuskizunak, dantza garaikidearen eta dantza flamenkoaren artean  partekatuko duten eremu bat bilatzen du, fusiotik ihes eginez. Hala, gune ezegonkor bat da, paretak garden bihurtzen diren espazioa. Bertan, negoziatu edo inposatu egiten dira hormak eta mundu fisikoaren eta ideien arteko munduaren leku bat bilakatzen da. “Dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere”, dio mkonapiniak obraren nondik norakoak azaltzerakoan.

Denis Santacana konpainia, hainbat dantza-diziplinatan adituak diren dantzariez osatutako talde handi bat da, publikoarengana iristeko modu berrien bila dabilena. 2013. urteaz geroztik, konpainiaren lanak Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 26. eta 27. edizioetan hautatu dituzte, eta hainbat sari lortu dituzte, hala nola publikoaren saria 2013. urtean. Halaber, finalerdira eta finalera iritsi dira Burgos-New York nazioarteko lehiaketaren 2013., 2014. eta 2016. edizioetan.

Eta beste bi proposamenak, larunbata, abenduaren 14rako dira.

Hala, EnÁmbar Danza konpainiaren Mukuki  ikuskizunak Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoa bisitatuko du. Aretoko agertokia kolorez urdine tindatutako duen dantza-ikuskizuna da Mukuki, eta  koloreek ez ezik, mugimenduak eta musikak ere unibertso hipnotiko eta “oso kuki” batera eramango gaituzte. “Hiru dantzari martetar samarrak, koreografia dibertigarriak, objektuen manipulazioa, keinuak eta jokoak aurkituko ditugu, eta esperientzia kaleidoskopio magiko batez gozatzeko aukera izango dugu”, diote konpainiakoek.  Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da.

Cristina M. Gomez dantzari eta koreografoaren lan eszenikoak biltzen dituen plataforma da EnÁmbar Danza, mugitzen ari den gorputzaren aukera diskurtsibo eta fisikoak ardatz dituen abiapuntu izanik, prozesu eta emaitza eszenikoak sortu, ikertu eta abian jartzea helburu duena. Espazioarekiko, publikoarekiko, beste arte-diziplina batzuekiko eta komunikatzeko baliabide eta moduekiko erlazioa ikertzen du.

Eta hirugarren proposamena, bergarako Seminarixoa bisitatuko du. Bertan Organik Dantza Taldearen Sareak eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.

Sareak antzezlanak, sareak egiten eta konpontzen dituzten emakumeen bizitza kontatzen du, eta bost emakume protagonistek (Pilar Andres, Natalia de Miguel, Helena Golab, Begoña Krego eta María Martin)  arrantza-portuetara eramango gaituzte, une “intimo” eta “groteskoen” artean, begirada ironiko batetik. 2018ko irailean estreinatu zen, Dantza Zirkuituaren barruan hain zuzen ere. Eta orain, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarearen bidez antolatutako XV. Dantza Zirkuituaren programaziora itzuli da.

2002an sortu zen Organik, baina 2007tik aurrera hasi zen sorkuntza-lan jarraitua egiten. Euskal Herriko konpainia sendoetako bat da 2011tik, bere ibilbideagatik nahiz ikastetxeetan bultzatzen duen hezkuntza-proiektuagatik. Hamar pieza baino gehiago egin ditu eta batzuk, Espainiako Estatuko zenbait jaialditan ere izan dira.

Informazio gehiago, hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button