LITERATURA

Shakespeareren “Uda gau bateko ametsa” sarean

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta,  Shakespeareren Uda gau bateko ametsa lanaren euskarazko itzulpen berri bat eskegi du EIZIEk sarean.

William Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream komediaren euskarazko itzulpen bat jarri du sarean EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak.
Modu sinboliko honetan amaitutzat eman da Donostia 2016k eta EIZIEk komedia horren inguruan antolatutako Shakespeareren Ametsa biziarazten programa.Donostia 2016k Juan Garzia Garmendia aukeratu zuen lan hori egiteko eta hortaz, bera izan da itzulpena egin duena egilea.

Ez da Shakespeareren obra horri itzultzen den lehen aldia, izan ere Bingen Ametzagak eta Bedita Larrakoetxeak ere itzuli zuten. Bi egile horiek ikaragarrizko lana egin zuten, ez baitzuten oraingo baliabiderik (hiztegi digitali eta internetik ez). Teknologiaz gainera, giro politikoak bakartuta, elkarrekin ia harremanik izateko aukerarik gabe jardun zuten, bakoitzak ahal zuen erara.

Gaur egungo desafio horri heldu nahi izan dio Juan Garziak bere itzulpenean: jatorrizkoan hitz neurtuetan dauden pasarteak hitz neurtuetan eman ditu berak, eta gainera, errima erabili du autoreak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button