ARTEA

Sexu aniztasunaren aldeko euskal artea, “Arte Pride” erakusketa

Bizkaiko Batzar Nagusiko erakusketa gelan abiatu zen atzo Sexu aniztasunaren aldeko euskal artea, edo Arte Pride izeneko erakusketa, helburu argi batekin, “arteak gauzak aldatzeko eta defendatzeko erreminta ezin hobea delako”. Bilbao Bizkaia Pride ekimenaren barruan (ekainaren 21etik 24ra) programatu da irailaren 3ra bitartean luzatuko den erakusketa hori.

Momentu honetan ezagunak diren artista ezberdinen obrak (argazkiak, marrazkiak, margolanak, …) erabilita sortutako erakusketa da hau: Azucena Vietes (1967, Hernani), Miriam Ocariz (1968, Bilbao), Eduardo Gaviña-Yogurinha Borova (1969, Laudio), Eduardo Sourrouille (1970, Basauri), Alberto de las Heras (1973, Barakaldo), Elssie Ansarero (1979, Mexico), Bubi Canal (1980, Santander), Alba Burgos (1984, Bilbao), Cachorro Lozano (1993, Trapagaran).

Egile guztiak LGBT mugimenduarekiko konpromisoa dute, eta beren obren bidez diskurtso zabala eta heterogeneoa lortu nahi da, dibertsitatearen eta berdintasunaren alde.
Aretaren bidez eraldaketa bideak lortu ahal direla erakutsi nahi da, gizartearen kontzientzia esnatzeko, izan ere,  artea beti izan da gizarte horren aurreiritzi estu horietarik ihes egiteko metodo edota diziplina bat.

Modu horretan ere, antolatzaileek hausnartzekoa bazka sortu nahi dute, elkarrizketetarako bidea zabalduz, sinergia berriak lortzeko, borrokarako argia bat balitz moduan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button