MUSIKA

Sex Museum, Izaki Gardenak eta Sonic Trash Poligrafo Fest jaialdian izango dira

Apirilaren 14an, Poligrafo Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo da Urretxuko Gernikako Arbola Plazan.

Jaialdia doakoa da, eta rock banda indartsu eta interesgarriak bilduko ditu: Madrilgo Sex Museum talde klasikoak, esaterako, Musseexum izenburuko lana aurkeztuko du. Diskoa kritika oso onak jasotzen ari da, eta energiaz beteriko zuzenekoak egiten ditu talde madrildarrak.

Gauza bera gertatu da Izaki Gardenak taldearen Dena oskol diskoarekin, oso harrera ona izaten ari baita, hala hedabideen nola zaleen artean. Gasteiztarrek lan hori aurkezteko bira hasi berri dute. Grabaketa Raul Perez (Pony Bravo, Maika Makovski, Guadalupe Plata) ekoizlearen  gobernupean egin dute, eta horren ondorioz, taldeak bestelako eremuetara egin du salto.

Aretxabaletako Screamers & Sinners taldea 2012an eratu zen, eta psychobilly estiloan Euskal Herriako erreferentea. Nekromantix, Mad Sin, Johnny Cash, The Torments, Gutter Demonds, Meteors edo Social Distortion taldeen ondaretik edaten du, eta Oñatin Demon Tales izenburuko estreinako diskoa aurkeztuko du.

Hiru horiekin batera, Bilboko Sonic Trash indie-rock taldea eta Stupiditos pub-rock laukote errioxarra da izango dira. Azken horrek Dr. Feelgood mitikoen manerak erakusten ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu