BERTSOTAN

Sestaon eta Igorren, BBTko hurrengo kanporaketak

Asteburuan, urriaren 22an eta 23an BBTko hurrengo kanporaketak jokatuko dira. Larunbateko zita Sestaon izango da eta igandekoa, Igorren. Biak 17:30ean izango dira

Udagoieneko faseko bigarren hitzordu horretan, Sestaoko musika eskolako aretoan, honakoak bilduko dira: Arrate Illaro, Asier Galarza, Eneko Abasolo, Inazio Vidal, Josu Landeta eta Peru Vidal.
Urriaren 23an, Igorreko Lasarte aretoan, Arkaitz Zipitria, Beñat Ugartetxea, Iñaki Iturriotz, Julen Erezuma, Malen Amenabar eta Paule Ixiar Loizaga.

Hauetatik guztietatik, Eneko Abasolo Abarkas eta Beñat Ugartetxea finalista izandakoak dira. Beste guztiak Udabarriko Fasetik sailkatu dira kanporaketetara. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara; besteek, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button