MUSIKA

Serrulla donostiarrak disko berria argitaratu du

Donostiako musikari eta konpositore donostiarra da Iñigo Serrulla. Bada, artistak  1⁄4 Life izenburuko lan plazaratu du Airaka zigiluaren bitartez. Diskoak R&B, pop eta rock estiloetan bustitako zazpi doinu eta bonus track bat biltzen ditu.

Diskoa Haritz Harreguy teknikariaren estudioan grabatu du donostiarrak. Masterizazioaz, berriz, Juan Hidalgo arduratu da, Mastertips estudioetan. Estudioan ondoko musikariekin aritu da Serrulla: Andoni Etxebeste (bateria), Mikel Alonso (baxua) eta Eneko Ramos (teklatua). Horiez gainera, bestelako kolaboratzaileak ere igaro dira estudiotik: Urko Eizmendi (koruak) eta  Eneko Gomez eta Raul Bautista musikariek osatutako haize-atala.

Grabazioan askotariko doinuak jasotzen dira: Elektronika, R&B, pop, rock… Eta hitzak denboraren eta familia-harremanen inguruan ardazten dira.

Diskoa iragan astean aurkeztu zuen zuzenean, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean. Maiatzaren 4an, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean izango da, Izarorekin batera, eta 19an, Paisaian egingo den Itsas Festibalean parte hartuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button