BESTELAKOAK

Serie digitala grabatzeko aukera

Next Station plataforma, 2015ean sortua, ikus-entzule berriei bideratutako ikus-entzunezko formatu berriak sortzeko laborategia da. Orain Euskal Herrian jarri da martxan, eta hala, ideia on bat duen edonork aukera izango du bere serie digitala grabatzeko, euskaraz eta azken-azkeneko teknologiarekin, 4K bereizmenarekin. Ideiak aurkezteko epea abenduaren 15era arte zabaldu da.

Next Station plataformak deialdi bat egin du euskal sortzaileak erakartzeko. Euskarazko lehen serie digitala ekoiztea da asmoa, azken-azkeneko teknologia erabiliz, 4K ultra-bereizmena. Profesionala izan ala ez, edonor aurkez daiteke formatu original eta berritzaileak bilatzen dituen ideia lehiaketa honetara. Gehienez ere minutu batekoa izango da bideoa eta proiektuaren garapena edo ideiaren berezitasuna azalduko dira bertan. Abenduaren 15a baino lehen bidali behar dira bideoak, Next Station plataformaren Facebook-eko gizarte-profilera.

Hiru sortzaile hautatuko dira, beka baten bidez prestakuntza jasotzeko. Mondragon Unibertsitateak Bilbon duen egoitzan, BBF eraikinean (Bizkaiko Berrikuntza Faktoria) eta Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan jasoko dute prestakuntza hori. Hiru horietako bat izango da lehiaketaren irabazlea, eta bere seriearen denboraldi oso bat grabatuko duena. Seriea 2018an ekoitzi eta filmatuko da, ETBn emango da eta nazioarteko hainbat merkatutara bideratuko da VOD plataformei saltzeko, hala nola Netflix eta HBOri.

Ekimenak, Euskal Herriko ikus-entzunezko digitalen sektorea bultzatzea du xede, eta, asmo horrekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek laguntzen

Informazio guztia, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu