ARTEA

Sentiberatasuna eta arrazoimena

Hizketaldi handia jardunaldia 2018-2019 biurtekoan Tabakaleran egingo den Ariketak: la segunda respiración proiektuaren atarikoa da. Egitasmoaren inguruan hitzaldiak, mintegiak, erakusketak eta zinema- eta musika-zikloak antolatuko dira, eta ariketa izango dute abiapuntu. Larunbatean izango da hitzordua.

Zer da ariketa? “gauzatzen duenarentzat jarduketa berri bakoitzean hobetzeko helburua duen prozedura”. Honako lerro interesgarrietan sakontzeko ideiak dituzue: “Gizakia ariketarekin lotuta pentsatzen badugu, bere buruari forma emateko duen gaitasuna hartu behar dugu kontuan. Ideia hori antzinako garaietatik hartu izan da aintzat eztabaida estetiko eta politikoetan, teoria filosofikoak egitean eta debate politikoetan. Mendebaldeko pentsamenduaren aurreiritzien oinarria, hain zuzen ere, gorputza lantzearen edo espiritua lantzearen artean aukeratzea proposatzen duen bereizketa da, eta aurreiritzi horien korrelatu eraginkorrenetako bat gorputza eta arima banantzean datza, edo, teknikoki esanda, psikikoa eta somatikoa bereiztean: sentiberatasuna alde batetik eta arrazoimenaren erabilera bestetik. Alabaina, gaur egungo egonezinari buruz egin diren ikerketa ugarik adierazten dute badagoela interes bat konpartimentu itxi horiek elkar ukitzen duten guneak aztertzeko. Izan ere, gizarte honen patologietako bat da behin eta berriz errepikatzen direla “izan zaitez zu zeu” edo “just do it” bezalako aginduak baina oso aukera gutxi ditugula baieztapen-eredu hori gauzatzeko. Eta, ondorioz, osasun-espezialistek lan amaigabea dute eskuzko tresnen, terapien, teorien eta farmakoen bitartez haustura horrek eragindako sintomatologiari erantzuten”.

Larunbateko hitzorduan, hiru lerro zabalduko dira: Nork bere buruari hitz egiten uztea, Kontatzen ibiltzea eta Koreografiak, mekanikak eta mugimenduak.

Horretako, Hizketaldi Handia proposamenak teoria kritikotik, praktika artistikoetatik, kiroletik edo pedagogiatik datozen adituak bilduko ditu korapilo hau askatzeko: Kultura, eraldatzeko gaitasuna duen tresna gisa ulertu ahal dugu?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button