ARTEA

Mario Paniego artistaren “Erabilera-Eskuliburua” lana, Azkuna Zentroan

Uztailean eta abuztuan, Bilboko Azkuna Zentroak Mario Paniego euskal artistaren Erabilera-eskuliburua pieza erakutsiko du erakuntzaren fatxadan.

Bilboko Azkuna Zentroak adierazi digunez, “Erabilera-eskuliburua piezan, Paniegok bi dimentsioen mugaketa espazialaz baliatzen da, eta eguneroko elementuetan esku hartzen du, adibidez, artefaktuen erabilera-eskuliburuetan eta oro har erabiltzeko argibideetan. Esanahiak aldatzeko eta zabaltzeko erabiltzen ditu, komunikazio-mota horrek izaten duen mintzaira zehatzaz eta irudi eskematikoez baliatuta. Artistak homogeneizatzen duenarekin, unibokoa denarekin, eta sinplifikazioekin jokatzen du, kontrako norabiderantz gidatzeko: pentsamenduaren hautabideetara, irakurketa irekietara, inspiraziora, esperimentatzeko aukera berrietara. Irudi bakoitza hautematea estatikoa izan daitekeen arren, Paniegoren obrak ezagunak edo ohikoak ez bezalakoak diren zentzuetara mugiarazten gaitu”.

Obra hau Erabilera-eskuliburua bildumako pieza bat da, eta AzShopen egongo da salgai. Guztira 13 modelo, eta modelo bakoitzaren 13 unitate izango ditu, zenbakia jarrita eta artistak sinatuta.

Mario Paniego (Bilbo, 1978) artista kontzeptuala eta bisuala da. Erakusketak toki askotan jarri ditu: Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan, Hego Korean, Espainian…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button