ESZENA

“Señor Ruiseñor” Els Joglars konpainiaren satira politikoa, Bilboko Campos Antzokian

Els Joglars konpainia katalanaren antzezlana Bilboko Campos Eliseos Antzokian lehorreratu da, eta bi emanaldi eskainiko ditu konpainiak. Lehena, bihar, irailak 13, eta bigarrena etzi, larunbatean, biak ala biak 20:00etan.

Obra hau artea aberri politiko gisa aldarrikatzen den satira bat da. Bere kontakizunaren haria, erreumaren erruz lana utzi behar duen parke eta lorategietako lorezain baten istorioan kokatzen da. Rusiñol museoan kokatzen dute eta bisita teatralizatuetan pintorea bera interpretatzea izango da bere lan berria. Baina denbora baten buruan, margolariarekin maitemindu denean, Rusiñol Museoa Identitatearen Museoan eraldatzea erabakitzen dute eta hortik aurrera, bi munduen arteko gatazka sortzen da: Rusiñolen munduarena eta identitatea defendatzen dutenena, barbaroak deiturikoa. Obra aberriaren eredu unibertsal gisa aldarrikatzen da, Rusiñoletik abiatuta, identitate-aberrien aurka.

Santiago Rusiñol i Prats (1861-1931ko) pintorea, idazlea eta aktore katalana izan zen, Inpresionismoa eta Renaixença izeneko garaikoa. Oso egile emankorra dugu, izan ere 1.000 koadro inguru margotu eta ehunka lan idatzi baitzituen. Parisera bidaiatu zuen 1889an, eta bertan Ramon Casasekin eta Zuloagarekin bizi izan zen, Montmartre auzoan. Kataluniako burgesiaren baitan jaioa, bere irudimen malenkoniatsu, mingots eta korapilatsuarekin, nortasun handia eta konplexua sinbolizatzen du Rusiñolek gizarte katalanarentzat.

Señor Ruiseñor obran, bizi askeko kontzeptu batzuen suntsiketaz hausnartu nahi dugu, gaur egun ordezkatu ez diren kontzeptuak”.

Informazio gehiagorako, joan Campos Antzokia web atarira (gazteleraz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button