MUSIKA

Señor No taldeak zabalduko du urriko “Kooltur Ostegunak” programa

Arrasateko gaztetxean egin ohi den Kooltur Ostegunak programaren baitan, lau emanaldi ondu dituzte urrian. Señor No, urriaren 6an; Muchachos Afrobeat Band, urriaren 13an; Petti & Etxeko Uzta, urriaren 20an; eta, azkenik, Rebeca Lane, urriaren 27an. Kontzertuak 22:00etatik aurrera hasten dira.

Señor No Donostiako punk-and-roll talde ezagunak bi kantuko singlea argitaratu zuen iaz, Folc Records diskoetxearen bidez. Donostiarrek 2003an plazaratu zuten azken LPa eta harrezkeroztik, bi single baino ez dituzte kaleratu, The Capaces (2.006) eta Nuevo Catecismo Católico (2.009) taldeekin erdibana. Hortaz, single berri hau taldearen itzulera dela esan daiteke.

Diskoak bi rock kantu sendo biltzen ditu, A Veces no eta Como una pompa de jabón. Biak ala biak tempo ertaineko doinu sakonak dira. Lehenengoan, wha-wha efektudun gitarrak nabarmentzen dira, eta bigarrenean, aldiz, rock klasikoagoaren eraginak nabarmentzen dira, kantu luzea da, bost minutu ingurukoa.

Xabik zuzendutako taldean ondoko musikariak ari dira, egun: Fumai (Astrozombies), Fosy (Why Not, La Banda Trapera del Rio, Cancerberos,…) eta Jorge Colldan (Holy Sheep, Kurt Baker Combo…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button