MUSIKA

Señor No eta Nuevo Catecismo Catolicok Antiguoko jaietan joko dute

90eko hamarkadan eztanda egin zuen Buenavixta eskolako punk-rockaren ordezkaria nagusiak dira Señor No eta Nuevo Catecismo Catolico (NCC); hamarkada horretan, hain zuzen, sarritan jo zuten elkarrekin. Musikariok La Perrera taldean eman zituzten haien lehenengo urrats musikalak.

Bada, urtarrilaren 15ean, Donostiako Doka antzokian joko dute, 20:00etan, Antiguoko festen baitan. Señor No taldeak, gainera, single berria aurkeztuko du.

Señor No-k bi kantuko singlea argitaratu berri du Folc Records diskoetxearen bidez. Donostiarrek 2003an plazaratu zuten azken LPa eta harrezkeroztik, bi single baino ez dituzte kaleratu, The Capaces (2006) eta Nuevo Catecismo Católico (2009) taldeekin erdibana. Hortaz, single berri hau taldearen itzulera dela esan daiteke. Diskoak bi rock kantu sendo biltzen ditu, A Veces no eta Como una pompa de jabón. Biak ala biak tempo ertaineko doinu sakonak dira. Lehenengoan, wha-wha efektudun gitarrak nabarmentzen dira, eta bigarrenean, aldiz, rock klasikoagoaren eraginak nabarmentzen dira, kantu luzea da, bost minutu ingurukoa.

Horrekin batera, urtarrilaren 16an, eszenatoki berean eta aipatutako jaien egitarauaren barruan, Pelax & Cowboys Orchrestra eta Physis Versus Nomos taldeek joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button