MUSIKA

IX. Blues Jaialdia Zizurkilen

Otsailaren 26an egingo den IX. Blues musika jaialdi honetan, herriko hiru tabernetan blues musika moldeen hotsak entzuteko parada izango da, jatorri desberdinetatik sortutako hiru taldeekin.
larunbata.

Ekimena 23:00etan hasiko da Atxulondo tabernan, The Troublemakers Blues Review taldearekin. Lichis, La Cabra Mecánica taldeko liderra eta Julian Kanevsky, Andres Calamaro abeslari argentinarraren gitarra jotzailea, bere ohiko taldeetan denboraldirako atsedena hartuta, Manolo Del Campo, Def con Dos taldeko partaidearekin batera, Blues emanaldiak eskaintzeko elkartu dira.

00:15etan, Egarri tabernan, The 44 Dealers taldearen txanda izango da. Zakur zaharrak eta odol gaztea, musikari beteranoek osatutako banda hau definitzeko hitz egokiak dira. Taldeko kideek hogei urte baino gehiago daramatzate agertokietan bluesarekin lanean, Tonky Blues Band, Los Reyes del KO, JL Pardo, Special 20 eta beste talde ospetsu batzuekin. Zuzenekoetan Chicagoko eskolak berezko duen errepertorioa eskaintzen du.

Eta 01:30ean, Pasus tabernan, Red House taldearen kontzertua izango da. Jeff Espinoza kaliforniarra eta Francisco Simon madrildarraren arteko aspaldiko adiskidetasunaren eta eskarmentu handiaren emaitza da talde hau. Beren emanaldi guztiak guztiz gogoangarriak, ahantzi ezinak dira. Chihuahua Boogie disko berria aurkezten izango dira Zizurkilen.

Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button