IKUS-ENTZUN

Seme-alabarik izan nahi ez duten emakumeen hautuaz

Gaur, hilak 18, Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok bideraturiko Bideotik, bestelako ikus-entzunezko narratibei begira programaren hirugarren saioa ondu da: [M]otherhood pelikula. Bideo sorkuntza programa hori martxoaren 25era arte luzatuko da, eta emanaldiak Golem  Zinemetan izango dira.

SUICAfilms-ek ekoiztuta, eta Laura Garcia Andreu eta Ines Peris Mestre zinemagileen eskutik, [M]otherhood pelikula ikusteko parada izango da gaur. Lanak honakoa ideiak landu nahi ditu: seme-alabarik izan nahi ez duten emakumeen hautua normalizatzen laguntzea, amatasunaren inguruan dauden mito ugari deseraikitzea, eta ama ez izatea erabaki duten emakumeak auzitan jartzen jarraitzen duen gizartean mito horiek eragin dituzten tabuak zalantzan jartzea.

“[M]otherhood filmean bilduta daude seme-alabarik izan nahi ez duen emakume bat inoiz ere gehiago auzitan ez jartzea eragingo dizuten erantzunak. Emakume talde batek hitz egitea erabaki du, eta horien argudio sendo eta zorrotzek sastakai bat sartzen diote amatasun garaikideko idealari. Tabuak hausten dituzte, amatasun sena eztabaidan jartzen dute, eta damuaz ari dira”.

Filma pantailaratu ostean, bere sortzailearekin hitz egiteko aukera izango da Golem Alhondiga zinemetan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu